XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txekerazko libururik argitaratzerik ez zegoen, bestalde: Santuen bizitzak bakarrik zilegi, eta egutegiren bat... Besterik ezer ez.

Nazio-literatura putzura abiatu zan, eta txekera atzera hasi.

Horrekin batera, jakina, gerlan parte hartutako askok, alde egin behar izan zuten Txekoslobakia-tik; eta, bata dala eta bestea dala, herriaren kopuruak %20 galdu zuen.

Balbin abadea, hortara, nabarmendu egin zan 1680-ean, alemaneraz egin beharrean txekeraz idatziaz.

Herejiaren erauzi-beharra eragile (eta aitzekia!), hirietan eta basoan, Austria-ren zapalketa gero eta gogorrago egin zan.

Aita Konias-ek gonbarazio baterako, oso harro esan ohi zuen berak bakarrik bere buruz 30.000 txekotar liburu erre zituela!.

Joan Hus, txekotarren eredua eta jarraigarria izanik, Elizak Joan Nepomuzeno santutu zuen handiro, hau hari nagusituko zitzaion itxaropenean.

Alperrik halere: Joan Hus itsatsita zegoen Bohemia-n, eta itsatsita dago gaur ere Txekoslobakia-ko lurraldeetan, aberriaren salbatzaile.

XVIII-gn. mendean, Argien Filosofia bultzatzen hasi zalarik, unibertsalismoaren izenean proposatzen ziran aldaketak.

Irakaskintzaren zabalera, esate baterako, berez zalantzarik gabe oso ona, unibertsalismoa zala-ta, alemaneraz egiten zan Praga-n.

(Hunek ez gaitu mendrenik ere harritzen: Euskal Herria-n unibertsalismoa batzuk erderaz egin nahi izan duten bezelaxe, Txekoslobakia-n alemaneraz egin nahi zuten; Polonia-n errusieraz, Viet Nam-en frantsesez gure mendean, eta abar eta abar...)

(Unibertsalismo hori garaieko inperioen zerbitzari agertu izan da beti).

Gauzak berrehun urtez hortan, XIX-garren mendean Txekoslobakia germanitartzen oso abiatua zan, zenbait eskualde eta gizarotan osoki obratua.

Eta abertzaleek berek itxaropenik gabe lanegiten zuten.

Palacky-k, hango kondairagile nagusiak, gure Moret edo Kanpion nafarren kideak, hau ohi zion etsirik: Oso luzaz itxaropenik gabe bizi izan ginan: bi mende ezkeroztik alde batera utzitako literatura hura berriz piztuko zan itxaropenik ez genuen.

Maitasunez hausnartzen genituen aspaldiko esku-izkribuak, bainan itxaropenik gabe.

Are gehiago. XIX-garren mendeko hasieran abertzale mogimendua, Biena-ren kontrako herra hutsa da, ukabide hutsa, ethniazko sustrairik gabea: Bohemia hitza askotan dago ahoetan, bainan alemaneraz, malkoen artean; eta txekotartasunik ez da agiri.

Gure Trueba-ren aroa da.

Garai huni bohemi-zale deitu diote gero txekotarrek, ez baitzuen egiazko txekotar sendimendurik erroetan, politikazko separatismo hutsa baitzan, geografiko lurralde batean erantsia.

Klase nagusia alemaneraz mintzo zan; eta Ipar-aldeko Industria berria Biena-ko eta Berlin-go burgesiak sortzen eta bultzatzen zuen.